Mundua -

Irlanda

Lehen ministroaren mezu batekin amaituko da Irlandako erreskatea

Enda Kennyk, bere hitzaldian, herritarrek egindako ahaleginak eskertuko ditu eta etorkizuneko erronken inguruan ere hitz egingo du.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enda Kenny Irlandako lehen ministroaren mezu batekin amaituko da, igande gauean, herrialde horretako finantza-erreskatea. Telebistan ikusi ahal izango dute irlandarrek mezu hori. 2010ean eskatu zien Irlandak erreskatea Europar Batasunari eta Nazioarteko Diru Funtsari, eta, ondorioz, 85.000 milioi euro bideratu dituzte bi erakunde horiek horretarako. Kennyk, bere hitzaldian, herritarrek egindako ahaleginak eskertuko ditu eta etorkizuneko erronken inguruan ere hitz egingo du.

Azken hiru hileko berrikusteak positiboak izan ostean, Europar Batzordeko ikuskarien troikak urrian erabaki zuen Irlandako erreskatea amaitutzat ematea. Ikuskarien iritziz, Dublin zorra merkatuetara bueltatu ahal da, nazioarteko laguntzaren funtsaz gaineko finantziazioa lortu ahal izateko. Ordutik, Gobernuak ere ebatzi du programa uztea, "prebentzio-kreditu lerro" bat eskatu gabe; lerro hori baldintzekin emango zioten, 2015eko hasierara arteko aurrekontu beharrak beteta ditu eta. Hori dela eta, lehen ministroak Irlandak subiranotasun ekonomikoa berreskuratu duela ospatu nahi du gaur. "Ez gara berriro zoratuko", esan zuen ostiralean Michael Noonan finantza ministroak, 2010era arteko gehiegikeriak gogoratzean (gehienbat, bankoek egindako gehiegikeriak).

Eurogunean daudenen artean, Irlanda da erreskatetik ateratzen den lehen herrialdea. Grezia, Portugal eta Zipre egoera horretan bertan daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea