Mundua -

Amnistia, Errusian

Pussy Rioteko taldekideak, aske

Maria Aliojinak eta Nadezhda Tolokonnikovak ia bi urte zeramaten kartzelan eta gaur atera dira. Adierazi dutenez, presoen eskubideen alde borrokatuko dute.

Kartzelatu egin zituzten Pussy Riot taldeko hiru kideak. EITB
Kartzelatu egin zituzten Pussy Riot taldeko hiru kideak. EITB
Pussy Riot taldeko Maria Aliojinaren lehen irudiak kartzelatik kanpo

0:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Aliojina eta Nadezhda Tolokonnikova Pussy Riot talde punk errusiarreko kideak gaur atera dira kartzelatik, Errusian joan den astetik indarrean dagoen amnistia ezarrita. Emakumeek ia bi urte eman dituzte kartzelan, Vladimir Putin Errusiako presidentearen kontra Moskuko Salvador katedralean egin zuten "eskari punk" bat dela eta.

"Amnistiari muzin egiteko aukera izan banu, muzin egingo nioke. Ez dut uste amnistia ekintza humanitarioa izan denik; propaganda ekintza bat izan da, duda barik", adierazi du Aliojnak kartzelatik irten ostean.

"Amnistia baino, profanazioa dela uste dut. Oso haserre nago, 'Bolotnaya auzi"ko preso politiko guztiek kalean beharko lukete", Kremlinaren kontrako manifestazio batean, 2012ko maiatzaren 6an izan ziren istiluetan preso hartutako oposizioko kideei erreferentzia eginda.

Tolokonnikovaren, taldeko beste kidearen hitzetan, bera aske geratzea Errusian preso jarraitzen duten lagunen aurrean "erantzukizun  handia" izatea da.

"Dena ni aske geratzean hasiko da; askatasunaren eta horren faltaren arteko lerroa oso fina da Errusian, Estatu autoritarioa delako. Presoak laguntzen eginahalak egingo ditut. Espetxe politikari lotuta nago, sakon sakonean", esan du Tolokonnikovak.

Biek ala biek beldurrik ez dutela eta Errusiako presoen eskubideak defendatzeko proiektu bateratu bat eskuartean dutela azpimarratu dute.

Bi urte preso

Pussy Riot taldeko hiru kideri (Tolokonnikova, Aliojina eta Yekaterina Samutsevich) bi urteko espetxe zigorra ezarri zieten 2012. urteko otsailean, Moskuko katedral batean Vladimir Putinen aurkako "otoitz punk" bat abesteagatik. Orduan, ekintzak helburu politikoa zuela azaldu zuten.

Samutsevich 2012ko urrian utzi zuten aske, Moskuko Auzitegi Nagusiak erabakita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea