Mundua -
Zerga
Frantziako Konstituzionalak oniritzia eman dio aberatsentzako zergari
Epai horren ondorioz, balioztatuta geratu da euren langileei urteko milioi bat euro baino gehiago ordaintzen dieten enpresentzako zerga.
Erredakzioa
Frantziako Konstituzionalak euren langileei urteko milioi bat euro baino gehiago ordaintzen dieten enpresentzako % 75ren zergari eman dio oniritzia. Hortaz, François Hollandek bere hauteskunde-programan zeraman promesa bat beteta geratu da. Erabakia igande honetan jakinarazi dute.
Epaia zerga honen lehen bertsioa errefusatu zutenetik urtebete igaro ostean heldu da. Orduan, bere idazkerak Ogasunaren aurrean desberdintasunak ekarri ahal zituelakoan ez zuen onartu Konstituzionalak. Gobernuak iragarri zuen Kontseiluaren oniritzia lortu ahal izango zuen bertsio berri bat adosteko egingo zuela lan. Beti esan du Gobernuak behin-behinekoa izango dela zerga hau.
Konstituzionalaren epaiaren ostean, Gobernua pozik azaldu da, "ia xedapen guztiak" balioztatu dizkietelako. Ondorioz, 2014an 15.000 milioi euro aurreztu eta BPGren % 3,6ko defizit publikoa lortu nahi dituen aurrekontu bat ezarri ahal izango dute.