Mundua -

Siria

Mugarik Gabeko Medikuak elkarteko bost kide bahitu dituzte Sirian

Bahitutakoak espainiar bat eta hainbat frantziar eta alemaniar direla zabaldu den arren, erakundeak argitu du informazio hori ez dela ''zehatza''.

 

 

Bi miliziano Siriako hiri bateko kaleetan, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.
Bi miliziano Siriako hiri bateko kaleetan, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.
Mugarik Gabeko Medikuak elkarteko bost langile atxiki dituzte, Sirian

0:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugarik gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeko bost kide europar bahitu dituzte Irak eta Siriako Estatu Islamikoa Al Kaidarekin lotutako taldeko milizianoek Siriako ipar-ekialdean, Latakia probintziako ospitale batean.

Abu Hasanek, Sham oposizioko sareak Latakian duen ordezkariak, azaldu duenez, gatibu eraman dituzten bost pertsona horien artean espainiar bat dago eta gainerakoak frantziar eta alemaniarrak dira, eta auzitegi islamiar batek galdekatuko ditu, Turkiako inteligentzia zerbitzuei laguntzea leporatuta.

Medikurik gabeko Medikuek taldeko bost kide bahitu dituztela eta “galdeketa bat-edo" egingo dietela berretsi dute, baina ez dute datu gehiagorik eman, “segurtasun arrazoiengatik”. Taldeak ez du baieztatu gatibu hartu dituztenen herritartasuna, eta zabaldutako informazioa ''zehatza'' ez dela argitu du.

Ildo horretan, Frantziako Atzerri Ministerioak baieztatu egin  du ez dagoela frantziar herritarrik bahitutakoen artean.

Gobernuz kanpoko erakundearen ordezkariek esan dutenez, uneoro daude bost bahituen familiekin harremanetan, eta ahal duten guztia egiten ari dira Siriako lankideekin hitz egiteko.

2013an oso ohikoa izan da, tamalez, Siriako iparraldearen kontrola duten matxino muturrekoenek GKEentzat lanean ari diren atzerritarrak bahitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Gerra Sirian albisteak Bahiketak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Medikuak Siria