Mundua -

Lurrikara Haitin

4 urte geroago, 145.000 lagunek etxetik kanpo jarraitzen dute Haitin

Richter eskalan 7,2 graduko indarra izan zuen astinduaren eraginez 300.000 pertsona hil eta beste milaka zauritu ziren.

Gaur lau urte, 7,2 graduko indarra izan zuen lurrikara batek Haiti suntsitu zuen Argazkia: EFE
Gaur lau urte, 7,2 graduko indarra izan zuen lurrikara batek Haiti suntsitu zuen Argazkia: EFE
Gaur lau urte, 7,2 graduko indarra izan zuen lurrikara batek Haiti suntsitu zuen Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur lau urte, Richter eskalan 7,2 graduko indarra izan zuen lurrikara batek Haiti suntsitu zuen eta 300.000 pertsona hil eta beste milaka lagun zauritu ziren.

Astinduaren ondorioz, milioi eta erdi lagun etxerik gabe gelditu ziren eta horientzat egokitutako kanpamentuetara eraman zituzten. Lau urte geroago, 145.000 lagun baino gehiagok herrialdean barreiatutako 271 kanpamentutan jarraitzen dute, egunetik egunera kaskarragoak diren baldintza txarretan.

Gaur egun, 39.000 familiak, hots, 164.464 pertsonak etxetik kanpo jarraitzen dute, eta horietatik % 51 emakumeak dira, Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera.

Erakunde horren esanetan, kanpamentuetan bizi izan diren pertsonen % 90ek bertatik irtetea lortu dute. Dena den, bertan jarraitzen duten horiek muturreko baldintzetan bizi dira. Izan ere, kanpadendatan bizi dira, komun ugari zerbitzuz kanpo daude eta ia ez dute oinarrizko zerbitzuetarako eskumenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Latinoamerika albisteak 2024ko seismoak Sumendien erupzioek kaltetutakoak Zer gertatu da Haitin?