Mundua -

Heriotza

Israeldarrek azken agurra eman diote Ariel Sharon ministro ohiari

Israelgo lehen ministro izandakoa astelehenean lurperatuko dute Negueven, bere emaztearen alboan.

Ariel Sharon Israelgo lehen ministro ohiaren hil kapera. Argazkia: EiTB
Ariel Sharon Israelgo lehen ministro ohiaren hil kapera. Argazkia: EiTB
Ariel Sharon Israelgo lehen ministro ohiaren hil kapera. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka israeldarrek azken agurra eman diote Ariel Sharon Israelgo lehen ministro izan zenari. Haren hil kapera Israelgo Parlamentuaren atarian egon da, agintariek zein herritarrek azken agurra emateko.

Ariel Sharon Israelgo lehen ministro ohia atzo hil zen 85 urterekin, 2006tik Tel Aviveko ospitale batean koman egon ostean. Sharonen gorpua goizeko lehen orduan heldu da Jerusalenera, eta 6 goi kargu militarrek eraman dute haren hilkutxa autotik Israelgo Parlamentu atarira.

Eguerdia baino lehen, Simon Peres Israelgo presidenteak lore eskaintza egin dio.

Sharonen gorpuak Israelgo Parlamentuan igaroko du gaua eta bihar haren aldeko estatu hileta izango da. Gobernuak jakinarazi duenez, AEBen izenean Joe Biden presidenteordea joango da, eta Europako hainbat gobernuk ere ordezkaritza bidaliko dute.

Ekitaldiaren ondoren Latruneko kuartelera eramango dute azken omenaldia egiteko. Handik, Negueveko arrantxora eramango dute eta emaztearen alboan lurperatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea