Mundua -

Ariel Sharon hil da

Munduko buruzagi politikoen adierazpenak Sharonen heriotzaren harira

Israelgo lehen ministro ohia larunbat honetan hil da Tel Aviveko ospitale batean, 2006tik koma egoeran egon ostean.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EiTB
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EiTB
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ariel Sharon Israelgo lehen ministro ohiaren heriotzaren ondoren, mundu osoko buruzagi politikoek beren doluminak eman dizkiete haren senideei eta lagunei. Duela 8 urte odol isuri bat izan zuen eta geroztik koma egoeran zegoen.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak nahigabea erakutsi du Ariel Sharonen heriotza dela eta. "Gerlari handia eta buruzagi militar handia zen. Nazioaren bihotzean iraungo du haren oroimenak", adierazi du Netanyahuk, Ofir Gendelmak haren bozeramaileak Twitter kontuak adierazi duenez.

Shimon Peres Israelgo presidenteak "soldadu ausart" eta Israelen defendatzaile gisa definitu du.

Ariel Sharon "tiranoaren" heriotzaren ondoren Israelen kontrako garaipena lortzetik gertuago daudela adierazi du Hamasek. "Orain garaipenean konfiantza handiagoa daukagu", gaineratu du erakundeak.

Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidentea triste mintzatu da Sharoren heriotzagatik, eta horrek Israelen historian zeregin garrantzitsua izan duela gaineratu du.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak doluminak eman dizkio Israelgo herriari, eta Gazako franjako kolonia judutarrak ebakuatzeko "erabaki ausarta" hartu zuela nabarmendu du.

"Sharon Israelgo historiako pertsona garrantzitsuenetako bat izan da eta palestinarrekin hitz egiteko erabakia hartu zuen", adierazi du François Hollande Frantziako presidenteak.

David Cameron Britainia Handiko lehen ministroaren esanetan, Sharon Israelgo historiako pertsona garrantzitsuenetakoa izan da, "eta lehen ministro gisa erabaki garrantzitsuak hartu zituen bakea lortzeko bidean". "Israelek buruzagi garrantzitsua galdu du", gaineratu du.

Bestalde, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Israelgo interesak defendatu zituen gizon gisa definitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Vladímir Putin bideoak Angela Merkel bideoak David Cameron argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel Ekialde Hurbila gaur Benjamin Netanyahu gaur