Mundua -

Bilera ofiziala

Rajoyk Etxe Zuria bisitatuko du gaur, bi urte zain egon eta gero

Barack Obama AEBko presidenteak lehen aldiz hartuko du gaur Espainiako gobernuburua.

Mariano Rajoy eta Barack Obama. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy eta Barack Obama. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy eta Barack Obama. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainia konpromisoak betetzen dituen bazkide fidagarria dela eta, ekonomia arloan egindako erreformei esker, herrialdea errekuperazio bidean dagoela adieraziko dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteari, astelehenean Etxe Zurian egingo duten bileran.

Espainiaren "fidagarritasunaz" eta ekonomiaren egoeraz hitz egingo dute nagusiki ordubete inguruko iraupena izango duen bileran. Hala ere, segurtasun eta defentsa alorrean izan dezaketen balizko kooperazioa, Europar Batasunaren eta AEBen arteko harremanak eta Afrika iparraldeko eta Latinoamerikako egoerak ere izango dituzte hizpide.

Espainiako Gobernuaren esanetan, bilerako gai-zerrendan ez badago ere, litekeena da AEBko NSA Estatuko Segurtasun Agentziak ustez Espainiari egindako espioitza ere mahai gainean jartzea. Dena den, ekonomia izango da elkarrizketako hizpide nagusia.

Espainiako egoera ekonomikoa azalduko dio Rajoyk Obamari, eta herrialdeak "erreskatearen mamua" uxatzen jakin duela helaraziko dio. Bestalde, Espainiaren arrisku-prima nabarmen jaitsi dela, ekonomia onera egiten hasi dela eta enplegu hazkundea izango dela erakusten duten zantzuak daudela esango dio.

Irailean San Petersburgon G20ak izan zuen goi-bileran elkarrekin hitz egin zuten, eta Obamak ekonomia espainiarraren bilakaera eta Gobernuak abian jarritako erreformak goraipatu zituen.

Ekonomiaz gain, segurtasun eta defentsa alorretan aliatu izateko aukera eskainiko dio Rajoyk Obamari. Ildo horretan, Cadizeko Rotako base militarra hizpide izango dute.

Rajoy gaur gauean iritsiko da Washingtonera, eta, Obamarekin elkartzeaz gain, Ameriketako Estatuen Elkarteko idazkari nagusiarekin eta AEBetako Senatuko Kanpo Harremanetarako Batzordeko kideekin batuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea