Mundua -

Manifestazioa

Milaka pertsonak Hollanden dimisioa eskatu dute, Parisen

17.000 pertsonak (120.000 antolatzaileen ustez) hainbat taldek deitutako Gobernuaren politikaren aurkako protesta egin dute igande honetan, Parisen.

François Hollande Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
François Hollande Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
François Hollande Frantziako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona bildu dira igande honetan, Parisen, François Hollande presidentearen Gobernuaren politika kritikatzeko eta agintaruaren dimisioa eskatzeko.

17.000 pertsonak (120.000 antolatzaileen ustez) hainbat taldek deitutako Gobernuaren politikaren aurkako protesta egin dute igande honetan, Parisen. "Hollande, joan zaitez!" oihukatu dute, euripean, Bastille plazatik atera den eta hiriko kaleetatik jarraitu duen manifestazioan.

Ekitaldian talde anitz izan dira, baina ez da politikaririk egon.

Bretainiako mugimendu ihardukitzaileko kideak eta ezkontza homosexualen aurkako mugimenduak izan dira, besteak beste, manifestazioan parte hartu dutenak. Hollande presidentearen bizitza pribatuaren inguruan sortu den polemikaren ondorioz egin zuten deialdia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen?