Mundua -

Hauteskundeak

Protesta giroan bozkatu dute Thailandian

375 barrutietako 42tan bozketa eragoztea lortu dute manifestariek, batez ere Bangkoken eta hegoaldean.

Tailandiako hauteskunde eguneko protestetako bat. Argazkia: EFE
Tailandiako hauteskunde eguneko protestetako bat. Argazkia: EFE
Tailandiako hauteskunde eguneko protestetako bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde eguna izan dute igande honetan Thailandian. Hala ere, protesta giroan bozkatu dute herritarrek; izan ere, 375 barrutietako 42tan bozketa eragoztea lortu dute manifestariek, batez ere Bangkoken eta hegoaldean.

Hala eta guztiz ere, hautesleen gehiengoak, batez ere iparraldekoek eta ipar-ekialdekoek, bozkatu ahal izan dute, baita Yingluck Shinawatra lehen ministroak ere. Shinawatra segurtasun neurri handi artean iritsi da hauteslekura.

Bangkokeko Ding Deng barrutian, Gobernuaren aurkako manifestariek hautesleku bat itxi dute, eta harriak eta botilak bota dizkiete botoa ematera joan diren herritar batzuei.

Manifestarien buruak bozketa eragotziko ez zutela esan arren, hauteskunde eguna protesta giroan egin dute.

Aurreko asteburuko hauteskunde egunean eta asteburu honetakoan bozkatzeko aukerarik izan ez dutenek botoa eman arte, Hauteskunde Batzordeak ez du emaitzen berri emango; izan ere, ordura arte, ez da Parlamentua osatzeko behar diren eserleku adina hautatuko.

48 milioi thailandiarrek 500 alderdiren artean aukeratu behar dute hauteskunde hauetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Gaurko azken ordukoa Asia Thailandia