Mundua -

Kanaleko obrak

Panamak 'akordio baten hasiera' iragarri du Sacyrrekin

Jorge Quijano Panamako Kanaleko Autoritateen administratzaileak kazetariei esan dienez, "oraindik gai batzuei irtenbidea aurkitu behar zaie", eta aldeak "norabide horretan lanean" dihardutela esan du.

Panamako kanaleko obrak. Argazkia: EFE
Panamako kanala
Panamako kanaleko obrak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Panamako Kanalaren Autoritateak eta kanala zabaltzearen lanak eraikitzen ari den partzuergoa, Kanaleko  Talde Batuak, azken orduetan “hainbat gaietan akordio hasiera bat” lortu dute obrak berriro hasteko asmoz. Dirudienez, duela 8 ordu geratu ziren geldituta, diru faltagatik.

Jorge Quijano Panamako Kanaleko Autoritateen administratzaileak kazetariei esan dienez, “oraindik gai batzuei irtenbidea aurkitu behar zaie”, eta bi aldeek “norabide horretan lanean” dihardutela azaldu du.

Quijanok ez du esan partzuergoaren akordioak zeintzuk diren, baina irtenbidea jarri beharreko gai nagusia Zurich American aseguru-etxearen partaidetza dela nabarmendu du.

Sacyr eta Impregilo enpresez gain, partzuergoa Jan de Nul Belgikakoak eta Constructora Urbana (CUSA) ameriketakoak osatzen dute.

Aseguru-etxea "oraindik ez da era sendoan azaldu, horretarako nahi osoa duela dakigu eta datozen egunean ematea espero dugu", azaldu du administratzaileak. Panamako Merkataritza Ganberako zuzendaritzarekin bildu da lehen orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea