Mundua -

Hirugarren bilera sorta

Siriako oposizioak ez du negoziatzen jarraitzeko baldintzarik jarri

Bashar Jafari Siriako erregimenaren ordezkaritzaren negoziatzaileak esan duenez, asmoa negoziazioarekin aurrera jarraitzea da zibilen hilketekin eta terrorismoarekin amaitzeko.

Bachar Jafari Siriako erregimenaren ordezkaritzaren negoziatzaile nagusia. Argazkia: EFE
Bachar Jafari Siriako erregimenaren ordezkaritzaren negoziatzaile nagusia. Argazkia: EFE
Bachar Jafari Siriako erregimenaren ordezkaritzaren negoziatzaile nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Negoziazioekin jarraitzeko eta bakea lortzeko Genevara hitzordu berri baterako itzultzeko eragozpenik jarri ez dutela esan du Siriako erregimenaren ordezkaritzako negoziatzaile nagusiak, Bashar Jafarik.

"Ez dugu hirugarren bilera sorta bat egiteko baldintzarik. Gure herriarengatik eta terrorismoa eta indarkeriarekin bukatzeko itzuliko gara", esan du Jafarik.

Negoziatzaileak aderazi duenez, asmoa negoziazioarekin aurrera jarraitzea da zibilen hilketekin eta terrorismoarekin amaitzeko.

Horrez gain, Genevako Itunarekin bat datorren konponbide politiko bat aurkitu nahi dute. Dokumentu hori negoziazioen oinarria da eta Errusiak eta AEBek sinatu zuten, 2012an Suitzan egin zen lehen konferentzia batean.

Oposizioaren ordezkaritzari "terrorismoari buruz ez hitz egin nahi izateagatik negoziazioak oztopatzea" leporatu dio oposizioaren ordezkaritzari. Horrez gain, azken saio horretan bere ordezkaritzak onartu duen Lajdar Brahimi nazioarteko bitartekariak agenda proiektu bat aurkeztu duela.

Hala ere, gaineratu duenez, oposizioak baztertu egin du: izan ere, lehenik behin-behineko Gobernu bat sortu nahi zuten.

Jafarik hasieratik esan zuen oposizioak Sirian terrorismoa egotea ukatu duela eta negoziazioek arrakasta izateko borodanterik ez izatea leporatu zien.

Brahimik amaitutzat eman du negoziaketarako bigarren eguna, negoziazioekin akordiorik lortu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Gerra Sirian albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zer ari da gertatzen Sirian?