Mundua -

Errusiako Gatazka

Ukrainako lehen ministroa: 'Krimea ez zaio inori entregatuko'

Bestalde, Krimeako agintariek Ukrainatik bereizi ala ez erabakitzeko deitutako erreferendumera begirale talde bat bidaltzea onartu du Errusiak.

Soldadu errusiar bat, Ukrainako instalazio baten inguruetan. EFE
Soldadu errusiar bat, Ukrainako instalazio baten inguruetan. EFE
Soldadu errusiar bat, Ukrainako instalazio baten inguruetan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arseni Jatseniuk Ukrainako lehen ministroak esan duenez, "Krimea ez zaio inori entregatuko".

Kieven emandako prentsaurreko batean, Jatseniuk Krimeako Errusiaren aldeko agintariei Ukrainako legeren arabera epaituko dituztela ohartarazi die.

Ukrainako Gobernuko buruak esan du ez dagoela arrazoirik Errusiak Krimean esku-hartzeko.

"Ez da izan, ez dago eta ez da arrazoirik egongo ukrainarren kontra indarkeria erabiltzeko ezta Errusiak militarrak bidaltzeko ere", esan du Jatseniukek. Viktor Janukovitxen erregimena bertan behera geratu ostean hartu zuen kargua Jatseniukek.

Dimitri Medvedev Errusiako lehen ministroak Kerchen zubi bat egitea agindu du, Krimeako penintsula (Ukraina) eta Krasnodar eskualdea (Errusia) lotzeko, RIA Novosti Errusiako albiste agentziak zabaldu duenez.

Bestalde, Ukrainak ziurtatu duenez, Errusiak Baltikoan eta Iparreko Itsasoan dituen zenbait ontzik Itsas Beltzekoekin bat egin dute, Sebastopol portu krimearrean.

soldados ucrania ukrainako soldaduak desfile EFE

Antzemandako hegazkinak

Urkrainako Defentsa Ministerioak salatu duenez, bart Errusiako bi hegazkin herrialdeko aire-espazioan sartu dira, eta bi ehiza-hegazkin ukrainarrak haien bila abiatu dira.

Zehatz-mehatz, Ministerioak Su-27 hegazkin bidali ditu hegazkin errusiarrak harrapatzeko eta, hori esker, "probokazioak" ekidin izan dira, Interfax albiste-agentziak zabaldu duenez.

Begiraleak Krimean

Federazio Errusiarraren Kontseiluko Kanpo Arazoetarako Batzordeak Krimeako agintariek Ukrainatik bereizi ala ez erabakitzeko deitutako erreferendumera begirale talde bat bidaltzea onartu du.

"Gure kideak Krimeako erreferendumean begirale lanak egiteko bidaiatuko dira, modu egokienean garatzen dela, bidezkoa dela eta Krimeako herritarrek euren iritzia adierazten dutela baieztatzeko", ean du Mijail Margelov Kontseiluko presidenteak era esan duenez, Kiev Post egunkariaren arabera.

"Gerra-deklarazioa"

Arseni Jatseniuk Ukrainako lehen ministroaren esanetan, Errusiak soldaduak Krimeara bidaltzea "gerra-deklarazioa" da eta Vladimir Putin presidenteari soldaduek atzera egitea agintzeko eskatu dio.

"Tropak herrialde honetatik ateratzea eta aldebiko akordioak errespetatzea eskatzen diogu", esan du Jatseniuk BBC telebista kate britainiarrak jasotako adierazpen ofizial batean.

"Putinek adiskideak eta elkarrekin dauden bi herrialderen arteko gerra hasi zuen presidentea izan nahi badu, bete betean asmatu du", gaineratu du lehen ministroak.

Obamak Putini

Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak tropak Krimeatik ateratzeko eskatu dio Vladimir Putin Errusiako presidenteari, eta Ukrainako beste lekuetan eskuhartzerik ez egitea esan dio.

Gainera, AEBtako presidenteak, atera ezean, Errusiak nazioartean duen irudiak "ondorioak" izan ditzakeela ohartarazi dio.

Telefonoz ordu eta erdiz hitz egiten izan eta gero, Etxe Zuriak ohar bat kaleratu du. Bertan, Krimean azken orduotan "Errusiak Ukrainako subiranotasuna eta lurraldearen osotasuna urratu" duela adierazi du.

Obama, Putinekin hitz egiten; irudia munduan zehar zabaldu da. EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Krimea gaur Errusia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa