Mundua -
Hegazkin desagertua
Ustez, Malaysiako hegazkinaren arrastoak aurkitu dituzte itsasoan
Malasiako agintarien susmoen arabera, Malaysia Airlins-eko hegazkinaren desagerpena eraso terrorista batekin lotuta egon liteke. Hegazkina Tailandiako Golkoan desagertu zen, 239 pertsona zihoazela.
Baliteke Vietnamgo Kostazain Zerbitzuko bilaketa-hegazkin batek Malaysian Airlines enpresako hegazkinaren abarren bat topatu izana, Vietnamgo Informazio eta Komunikazio Ministerioak ohar ofizial baten bidez zabaldu duenez. Oharrarekin batera, argazki bat igorri du, non hegazkin baten "barruko ate" baten antza duen zerbait ikusten den.
Abarrok Vietnamgo Tho Chu uhartetik 80 kilometrora hego-mendebaldera topatu dituzte, hegazkinak istripua ustez izan zuen lekutik gertu.
Gainera, Wall Street Journal AEBtako hedabidearen arabera, hegazkinaren atzeko parteko zatiren bat agertu da.
Malaysiako hegazkin-istripua terrorismoarekin lotuta dagoen ikertzen ari dira
Malasiako agintarien susmoen arabera, Malaysia Airlins-eko hegazkinaren desagerpena eraso terrorista batekin lotuta egon liteke. Hegazkina Tailandiako Golkoan desagertu zen, 239 pertsona zihoazela, Hishammuddin Hussein Garraioetako ministroak zabaldu duenez.
Zehatz-mehatz, segurtasun zerbitzuak MH370 hegaldiko bidaiarien zerrenda ikertzen ari dira, gutxienez bik pasaporte faltsuak zituztela eta jakin ostean, gainera, beste bi bidaiari ere susmagarriak dira.
"Bidaiarien zerrenda osoa aztertzen ari gara, ez bakarrik lau bidaiari horien identitatea", esan du Hishammuddinek Kuala Lumpurreko aireportuan egindako prentsaurreko batean, eta Malaysia Insider hedabideak jaso duenez.
"Aldi berean, gure inteligentzia zerbitzua ere lanean ari da eta, logikoa denez, herrialde guztietako terrorismoaren kontrako unitateak jakinaren gainean daude", gaineratu du ministroak.
Luigi Marald italiarrra eta Christian Kozel austriarra Kuala Lumpurretik Pekinerako hegaldiko zerrendan agertzen dira, baina biak Malaysiatik kanpo zeuden egun horretan.
Marald-i orain dela urtebete ebatsi zioten pasaportea Tailandian (orain badago bertan) eta Kozel Austrian dago uneotan. Austriarrari ere pasaportea lapurtu zioten Tailandian, orain bi urte.
AEBk Garraioko Segurtatsun Nazionaleko Kontseiluko aditu talde bat bidali dute, Boeingeko bi aholkulari teknikorekin batera, eta AEBetako Hegazkin Administrazio Feferaleko beste bi aholkularirekin, desagerpenaren ikerketan laguntzeko.