Mundua -

Gerra informatikoa Errusian

Eraso larria jasan du Kremlinaren web orriak

Otsailaren 1ean onartutako “Lugovói legeari” esker oposizioko hainbat webgune blokeatu ditu Errusiako gobernuak.

Gerra informatikoa Errusian
Gerra informatikoa Errusian
Errusiaren aldekoak eta kontrakoak kalera atera dira Krimean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denboraldi batez itxita egotea eragin dion erasoa izan du Kremlinaren web orriak. 'Hacker'-ek Banku Zentralaren weba ere erasotu dute eta segurtasun zerbitzuek bere lana indartu behar izan dute erasoak ez direlako gelditu.

Kremlinak ez dio inori egotzi erasoa eta ez du argitu Ukrainiako politikarekin zerikusia duen.

Errusiako aginpideak oposizioaren web orrialdeak blokeatu ditu

Informazioaren Teknologia eta Komunikabideen Kontrolerako Agentziak argitu duenez, 'ekintza ilegalak' egiteagatik.Parlamentutik kanpoko oposizioaren hainbat web orrialde itxi ditu Errusiako aginpideak.  'Ekintza ilegalak burutzeko deia egiten dute honelako webguneek', gaineratu du.

Blokeatu dituzten web orrialdeen artean Alexei Navalni oposizioko kidearen bloga aurkitzen da. Etxean atxilotuta dago Navalni eta ezin du telefonoa erabili, ezta internet ere.

Azkeneko egunetan Errusian bizi duten beste eskandalu batekin bat egin du blokeoak. Izan ere, Lenta.ru webak Galina Timchenko erredaktore burua kaleratu zuen Ukraniako Dimitri Yarosh ekintzaile radikalaren kide bat elkarrizketatzeagatik. 39 kazetarik bere babesa erakutsi diote Timchenkori eta bere lan utzi dute.

Otsailaren 1ean Errusiak 'Lugovoi legea' abian jarri zuen. Erabaki judizial baten beharrik gabe web orrialdeak blokeatzea baimentzen du Errusiako gobernua lege honek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Errusia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zibererasoak Zer berritasun daude Interneten?