Mundua -

Hondoratzea Hego Korean

Gutxienez lau pertsona hil dira Hego Korean, ferry bat hondoratuta

Hego Koreako kostazainek jakinarazi dutenez, 290 lagun galduta daude.

Hego Korean ferry bat hondoratu da eta gutxienez bi lagun hil dira. Argazkia: EFE
Hego Korean ferry bat hondoratu da eta gutxienez bi lagun hil dira. Argazkia: EFE
300 bidaiari desagertuta daude oraindik Korean hondoratutako ferryan

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Korean 476 bidaiari zeramatzan ferry bat hondoratu da asteazken honetan, eta gutxienez lau pertsona hil dira Hego Koreako agintariek jakinarazi dutenez. Hego Koreako kostazainek baieztatu dute 180 lagun erreskatatu dituztela, eta oraindik 290 bidaiari galduta daudela. Desagertutako bidaiariak itsasontzian harrapatuta gelditu diren beldur dira agintariak.

Halaber, erreskatatutako 27 pertsona ospitaleetara eraman dituzte zauriak, hausturak eta bestelakoak artatzeko.

Bidaiari gehienak ikasleak ziren, eta istripua Hego Koreako hego-ekialdearen parean gertatu da.

Oraingoz, agintariek ez dute jakitera eman zer dela eta gertatu den istripua. Hego Koreako kostazainek azaldu dutenez, itsasontzia 2 orduan hondoratu da.

"Soinu izugarria entzun dugu eta itsasontzia hondoratzen hasi da", azaldu du erreskatatutako bidaiarietako batek. Itsasontzia Incheon hiriko portutik atera zen eta Jeju uhartea zuen helmuga. Bidaiari gehienak ikasbidaian parte hartzen ari ziren ikasleak ziren.

Itsasontziak alerta-seinale bat igorri zuen Byeongpoong uhartetik 20 kilometrora, Lee Jae Youl Hego Koreako Segurtasun eta Administrazio Publikoko goi-kargudunak azaldu duenaren arabera.

Park Geun Hye Hego Koreako presidenteak erabiltzeko moduan dauden Itsas Armadako eta Kostazain zerbitzuko itsasontzi guztiak mobilizatu ditu erreskate-lanetan laguntzeko.

Itsas Armadak, esaterako, 22 itsasontzi eta helikoptero bat bidali ditu ferryan zihoazen 470 bidaiariak erreskatatzera. Bestalde, Aire Armadak C-130 hegazkin militar bat mobilizatu du, eta Armadak, berriz, 10 helikoptero eta larrialdietako hainbat talde bidali ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hego Korea