Mundua -

268 pertsona desagertuta

Koreako ferryak haitz baten kontra talka egin zuen, adituen arabera

Hogeita zortzi dira dagoeneko 'Sewol' itsasontzia hondoratu ostean hildakoak. Larrialdi zerbitzuek berriro ekin diete bilaketa lanei.

Hondoratutako itsasontzia goitik behera arakatzea da bilaketa taldeko lehentasunik handiena. EFE
Hondoratutako itsasontzia goitik behera arakatzea da bilaketa taldeko lehentasunik handiena. EFE
Hondoratutako itsasontzia goitik behera arakatzea da bilaketa taldeko lehentasunik handiena. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Sewol' itsasontziak hondoa jo du, Hego Koreako kostaldean, eta  gutxienez hogeita zotzi pertsona hil dira. 475 pertsona zeramatzan eta 179 pertsona onik erreskatatu dituzte, agintari korearrek zabaldutako azken balantzearen arabera.

Istripua zerk eragin zuen ez dakite oraindik ziur, baina adituek uste dute itsasontziak haitz baten kontra talka egin zuela. Kostazainen arabera, ferryak "bat-batean biratu zuen eta bere ibilbidetik atera zen". Itsasontziko kapitaina eta tripulazioko beste hainbat kide galdekatzen ari dira, istripuaren nondik norakoak argitu nahian.

"Kolpe handi bat egon zen, eta ondoren itsasontzia okertu egin zen", esan du bizirik atera den gizon batek. "Behealdean jatetxeak, dendak eta entretenimendurako aretoak zeuden, eta baliteke han behean bilduta zegoen jendeak ihes egitea lortu ez izatea", azaldu du.

Bidaiarien artean, Ansan Danwon institutuko 375 ikasle eta 14 irakasle zeuden. Lau eguneko bidaia egiten ari ziren hegoaldean dagoen Jeju uhartera. Desagertuta dauden 268 pertsonak itsasontziaren barruan geratu izana da une honetan beldur handiena. Beraz, bilaketa taldeen lehentasunik handiena hondoratutako itsasontzia goitik behera arakatzea da. Baina hainbat oztopo izan ditu urpeko operazioak, urpekariek ez zutelako ondo ikusten eta ur-korronteak bortitzak direlako.

Armadako eta Kostazaintzeko 500 agentetik gora parte hartzen ari da bilaketan, Yonhap Hego Koreako albiste agentziak zabaldu duenez. 169 itsasontzik eta 29 hegazkinek osatzen dute bilaketa taldea. Gainera erreskaterako bi garabi bidean dira bihar, ostirala, itsasontzia hondotik ateratzeko lanetan parte hartzeko.

Itsasontzia Japonian egin zuten 1994an, 146 metroko luzera du, 22ko zabalera eta 6.325 tonako pisua, eta 921 pertsona, 180 ibilgailu eta 152 edukiontzi eramateko adina leku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea