Mundua -

Italia

Berlusconi 9an hasiko da gizarte lanak egiten

Italiako lehen ministro ohiak urritasunak dituen pertsonak artatu beharko ditu zentro batean.

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. EFE
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. EFE
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. EFE

Erredakzooa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia maiatzaren 9an hasiko da urtebetez gizarte lanak egiteko zigorra betetzen. Hain zuzen ere, urritasunak dituzten pertsonentzako zentro batean arituko da, zentro horretako zuzendariak baieztatu duenez.

Politikari italiarrari urtebetez gizarte lanak egitera zigortu zuten maiatzaren 9an, iruzur fiskala egotzita. Izan ere, 77 urtekoa denez, epaileek ez diote urtebeteko espetxe zigorra ezarri.

Berlusconik urritasunak dituzten pertsonak eta adinekoak artatu beharko ditu, Milango probintzian dagoen zentro batean, "gutxienez astean behin eta lau orduz".

Epaileek Lombardiatik (bertan bizi da) ateratzea debekatu diote Berlusconiri; aipatu zentrora joateko baino ezingo da atera.

Milango Auzitegiak justizia ez kritikatzea ere ezarri dio, baina Berlusconik agindua urratu eta zigorra "higuingarria" dela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea