Mundua -

Ipar Irlanda

Sinn Feinek babes osoa eman dio Gerry Adamsi

Halaber, lider nazionalista errugabea dela adierazi du. Ipar Irlandako Justizia ministroaren hitzetan, berriz, Adamsen atxiloketa "erabat egokia" izan da.

Gerry Adamsek hiru egun darama atxilotuta. Argazkia: EFE
Gerry Adamsek hiru egun darama atxilotuta. Argazkia: EFE
Gerry Adamsek hiru egun darama atxilotuta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Babes osoa eskaini dio gaur Sinn Feinek Gerry Adamsi. Lider nazionalistak hiru egun darama Belfasteko polizia-etxe batean atxilotuta. 1972an IRAk hildako alargun katoliko baten hilketarekin lotura duelakoan ari da Polizia Adamsi deklarazioa hartzen.

Sinn Fein alderdi errepublikanoaren ustez, berriz, Ipar Irlandaren bake-prozesuaren aurkako etsaiek egindako "azpijoko politikoa" da Adamsen atxiloketa.

Ipar Irlandako Poliziak Adamsi delituren bat leporatu edo aske uztea erabaki behar du. Dena dela, terrorismoaren aurkako legedia aintzat hartuta, Adamsen atxiloaldiaren beste luzapen bat eska dezakete.

Martin McGuiness Ipar Irlandako ministrordeak eta Sinn Fein alderdiko bigarren arduradunak salatu duenez, "Poliziak antzinako karguak hartu nahi ditu". McGuinnessek adierazpen hauek egin ditu Adamsen erretratrua duen horma-irudi baten aurkezpenean.

Atxiloketa 'egokia'

Bestalde, David Ford Ipar Irlandako Justizia ministroak esan du Poliziaren jarrera erabat egokia izan dela Gerry Adamsen atxiloketan. "Ikerketa batengatik norbait atxilotu behar badugu, normalena da atxiloketa elkarrizketen hasieran egitea", azaldu du Fordek BBC telebista-katean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea