Mundua -

Ipar Irlanda

Jean McConville hiltzeagatik atxilotutako gizona aske utzi dute

Susmagarria Antrimeko polizia-etxean aurkeztu da bere kabuz. Ipar Irlandako Polizia Zerbitzuaren arabera, lehengo hilabetean atxilotu zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Irlandako Poliziak gizonezko bat (56 urte ditu) aske utzi dute, atxilotu eta ordu gutxi barru, Jean McConville hiltzea leporatuta. McConville 1972 hil zuen IRAk, erakunde terroristak agintarien konfiantzazko laguntzat hartu ostean. Egun batzuetan jakingo da akusatu ala ez.

Susmagarria Antrimeko polizia-etxean aurkeztu da bere kabuz. Ipar Irlandako Polizia Zerbitzuaren arabera, lehengo hilabetean atxilotu zuten. Lehenengo kontaktu hartan, galdeketa arrazoi medikoengatik eten zuten, BBC kateak jakitera eman duenez.

McConville 37 urteko alarguna zen, eta hamar seme-alaba zituen. Bahitu eta hil egin zuten, 1972an. Hamarkada askotan IRAren akzioengatik desagertutako pertsonen zerrendan izan zen, gorpua 2003an hondartza batean aurkitu zuten arte.

Krimena argitzeko hasitako ikerketek hainbat atxiloketa izatea bideratu dute, besteak beste, Gerry Adams Sin Feineko burua. Buruzagi nazionalista lehengo astean atxilotu zuten, eta, lau egun kartzelan eman ostean, aske geratu zen kargurik gabe.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea