Mundua -

Ipar Irlanda

Gerry Adams aske, lau egunez atxilotuta egon ostean

Adams orain Ipar Irlandako Fiskaltzari bidaliko dioten "txosten baten zain" geratuko da. Izan ere, Fiskaltzak erabaki beharko du inputatu ala ez.

Gerry Adams. Argazkia: EFE.
Gerry Adams. Argazkia: EFE.
Gerry Adams aske geratu da

0:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Irlandako bake prozesua lau egun estu egon ostean, Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak mezu bakegilea luzatu du igande honetan; Adams aske geratu da, kargurik gabe, IRAk 1972an egindako hilketa baten ondorioz atxilotuta izan ostean. Prentsaurrekoan nabarmendu duenez, bere burua errugabetzat jo du beste behin.

Adamsek esan du Ipar Irlandako poliziari laguntza emango diola, orain arte bezala, etorkizunean. Hala ere, azpimarratu du bere ustez atxiloketaren helburua alderdiari mina egitea zela. Maiatzean, Sinn Feinek Europako eta udal-hauteskundeetan hartuko du parte. Alderdi hori haserre azaldu da Adamsen atxiloketarekin.

Belfasten emandako prentsaurreko batean, Gerry Adamsek adierazi du inoiz ez dela egon nahastuta Jean McConville "hil, bahitu edo lurperatu" nahi zuen konspirazio batean; halaber, esan du inoiz ez dela izan IRAko kidea. Igande arratsaldetik, aske

Ipar Irlandako Poliziak (PSNIk) igande honetan baieztatu duenez, Gerry Adams Sinn Feineko presidentea kargurik gabe aske utzi dute, asteazkenean IRAren atxiloketa baten ondorioz atxilotua izan ostean. PSNIk agiri batean adierazi du Adams orain Ipar Irlandako Fiskaltzari bidaliko dioten "txosten baten zain" geratuko dela; izan ere, Fiskaltzak erabaki beharko du inputatzea ala ez. Dagoeneko inaktibo dagoen IRAk 1972an egindako hilketa baten ondorioz atxilotu zuten Adams asteazkenean.

Adituen ustez, PSNIk denbora beharko du txosten hori egiteko. Fiskalek arreta handiz aztertuko dute, eta, hortaz, litekeena da kasua laster ez ixtea.

Adamsek lau egun eman ditu Antrimeko komisaria batean, Belfasteko iparraldean. Hara joan zen, bere borondatez, asteazkenean, PSNIri laguntza emateko. Izan ere, Adamsek esaten du ez dagoela nahastuta IRAren krimen batekin. Jean McConville, 37 urtekoa, alarguna eta hamar seme-alabaren ama, IRAk hil zuen, indar britainiarren aldeko lanak egiten zituela egotzita. Akusazioa faltsua izan zen. Bere gorpua 2003an aurkitu zuten, IRAk pistak eman zituenetik lau urte igarota zeudenean.

Adamsen atxiloketak Sinn Fein haserretu du; PSNIri bake prozesuari mina egiteko konspiratzea leporatu dio Sinn Feinek. Halaber, alderdi horren kideek uste dute hilabete honetan egingo dituzten hauteskundeetan oztopatzeko modua izan dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea