Mundua -

Ipar Irlanda

IRAko 100 iheslari 300 hilketaren susmagarri direla dio Poliziak

Britainia Handiko Gobernuak krimen horiengatik ez zituztela epaituko hitzeman zien Tony Blairren garaian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Armak utzi zituen Irlandako Armada Errepublikanoko (IRA) 100 iheslari 300 hilketaren susmagarri direla adierazi du Drew Harris Ipar Irlandako Polizia Zerbitzuko komisario ordeak.

Harrisek Britainia Handiko diputatuei eman omen zien informazio horren berri, eta gaur jakinarazi dute, Gerry Adamsen atxiloketak Ipar Irlandako tentsioa areagotu duen unean.

Harrisen arabera, IRAko iheslariek Tony Blairren Gobernuko (1997-2007) gutunak jaso omen zituzten, eta gutun horietan Blairrek hitzematen zien ez zituztela iraganean egindako krimenengatik epaituko.

Iheslari horien artean erakunde armatu errepublikanoko kide esanguratsuak omen daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea