Mundua -

Akordioa

Georgiak ekainaren 27an sinatuko du EBrekin elkartzeko hitzarmena

Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidentearekin bilera egin du gaur goizean Garibaxvili lehen ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Georgiak ekainaren 27an sinatuko du Europar Batasunaren elkartzeko hitzarmena, gaur Irakli Garibaxvili lehen ministroak iragarri duenez. Herman Van Rompuy Europar Batzordeko presidentearekin bilera egin du gaur goizean Garibaxvilik.

“Europako balore komunetan oinarrituz Georgiako herriak hartutako erabakia da”, adierazi du. “Honen ondoren, gure integrazioa atzeraezina izango da. Hitzarmen honi esker, Georgia modernizatuko dugu, herritar guztion onerako akordioa da, baita Georgiako ekonomiarentzat ere”.

Bestalde, Rompuyk esan du Hogeitazortziekin bat egitea “segurtasun berme onena” dela Georgiarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea