Mundua -

Bi Koreen arteko gatazka

Ipar Koreak Hego Koreako mugatik gertu artilleria jaurti du

Pyongyangnek Seulei aldez aurretik jakinarazi gabe eraso egingo ziola ohartarazi dio, aurreko astean Hego Koreako patruilek abisu moduan egin zituzten jaurtiketeei erantzuna emanez.

Kim Jong-un Ipar Koreako aire armadarekin. Argazkia: EFE
Kim Jong-un Ipar Koreako aire armadarekin. Argazkia: EFE
Kim Jong-un Ipar Koreako aire armadarekin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreak Hego Koreako armadaren patruila batetik gertu artilleria jaurtigaiak bota ditu, bi herrialdeek Itsaso Horian (Mendebaldeko Itsasoa) duten mugatik hurbil, Yonhap agentziaren informazioaren arabera.

"Jaurtigai  bat gure itsasontzitik gertu jauzi zen, Yeonpyeong irlaren hego-mendebaldetik 14 kilometrotara", bi herrialdeen itsaso-mugaren hegoaldean, Yonhapen informazioaren arabera.

Jazoera gertatu da, Pyongyangnek Seulei aldez aurretik jakinarazi gabe eraso egingo ziola ohartarazi diolako, aurreko astean Hego Koreako patruilek abisu moduan egin zituzten jaurtiketen erantzun moduan.

Hego Koreako armadak Yeonpyeongeko herritarrei irlaren babeslekuetara joateko esan die. Bere tropak alerta egoeran daude, Kin Jong-un erregimenaren hurrengo erabakien zain.

Helburua: Yeonpyeong

Nahiz eta Yeonpyeong Ipar Koreako Hegoaldeko Hwanghaeren probintziaren kostaldearen aurrean egon, Hego Koreak kudeatu egiten du irla. 2010ko azaroaren 23an borrokaldi bat jasan zuen herrialdeak; Pyongyangeko tropek hainbat artilleria jaurtigaiak bota zituzten eta lau hildako eragin zituzten.

Irla Iparraldeko Mugaren Marraren hegoaldean dago. Muga hori, Nazio Batuen Erakundeak zehaztu zuen Koreako Gerraren (1950-1953) ondorioz.

Marra Itsaso Horian bi Koreen mugaldea da, baina Pyongyangnek ez du zehaztutako muga onartzen, hortaz, bi herrialdeen arteko liskar gunea da.

Tentsioa gora doa

Gertakaria bi herrialdeen erlazioen tentsioa areagotu du. Alde batetik, Pyongyangek bere laugarren froga nuklearrarekin mehatxu egin du. Bestetik, Seulek azken hilabetetan gidaririk gabe aurkitu dituzten hiru hegazkinek Ipar Koreakoak direla salatu egin du. Kim Jong-unek bere aldetik, salaketa ukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Seul Ipar Korea