Mundua -
Kongo
12 urteko espetxe-zigorra Katanga Kongoko milizianoarentzat
Martxoan errudun jo zuten, gerra krimenak eta gizarteriaren aurkako delituak egotzita.
Erredakzioa
Nazioarteko Gorte Penalak 12 urteko espetxe-zigorra ezarri dio ostiral honetan Germain Katanga Kongoko milizianoari, 2003an hema etniaren kontrako hilketengatik. Kongoko Errepublika Demokratikoan izan zen hilketa, Bogoro herriaren kontra.
Nazioarteko Gorte Penak martxoan kaleratu zuen auziaren inguruko ebazpena. Bertan, errudun jo zuten Katanga, gerra krimenak eta gizateriaren aurkako delituak egotzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea