Mundua -

Mundial bezperan

Rio de Janeiroko metroko langileek greba amaitzea erabaki dute

Erabakiak Mundialean metroak funtzionatzen jarraitzea bermatu du, ez Sao Paulon bezala, bertako metroko langileek asteazken gauean bilduko dira besoak itxita jarraitu ala ez erabakitzeko.

Sao Pauloko metroa. EFE
Sao Paulo
Sao Pauloko metroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rio de Janeiroko metroko langileek enpresak eskainitako soldata-igoeraren proposamena onartu, eta grebari amaiera jartzea erabaki dute, 2014ko Brasilgo Mundialaren bezperan, sindikatuek asteazken honetan jakitera eman dutenez.

Zortzi botoren aldearekin, greba egitea errefusatu dute, astearte gauean egindako batzarrean, Rio de Janeiroko Metroko Langileen Sindikatuaren egoitzan, erakundeak azaldu duenez.

Batzarrean parte hartu duten langileek, aldeko 56 boto izanda eta kontrako 48, soldatak % 8 igotzea onartu dute, hasierako aldarrikapena % 15ekoa zen arren.

Erabakiak Mundialean metroak funtzionatzen jarraitzea bermatu du, ez Sao Paulon bezala, bertako metroko langileek asteazken gauean bilduko dira, Mundiala hasten denean (ostegunean), besoak itxita jarraitu ala ez erabakitzeko.

Mundiala manifestazioekin hasiko da

Brasilgo Futboleko Mundialarekin kritikoak diren mugimendu sozialek deialdiak egin dituzte ostegun honetarako, egoitza diren zazpi hiriburuetan: Belo Horizonte, Brasilia, Fortaleza, Juiz de Fora, Porto Alegre, Recife, Río de Janeiro eta Sao Paulo. Azken horretan izango da Brasil eta Kroazia arteko lehenengo partidua, eta bertan aurreikusi dituzte protesta gehien; 3.000 bat pertsona bilduko dituen martxa antolatuko du.

Presidenteak mundiala antolatzearen kostua babestu du

Dilma Roussef Brasilgo presidenteak futboleko mundiala antolatzearen kostua defendatu du, ustelkeria kastigatzea promestu du eta azken hiru urteotan osasunetan eta eskoletan futbol zelaietan baino 212 aldiz gehiago gastatu dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea