Mundua -

Egipto

Auzitegi batek heriotza-zigorra ezarri dio Anaia Musulmanen buruari

Behin behineko heriotza-zigorra ezarri die Mohamed Badiari eta Anaia Musulmanen beste 13 kideri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko Auzitegi batek behin behineko heriotza-zigorra ezarri die Mohamed Badia Anaia Musulmanen buruari eta beste 13 kideri, atentatuak egitea eta terrorismoa sustatzea egotzita.

Iturri judizialek Efe agentziari jakitera mena diotenez, Egiptoko muftiari helarazi dizkiote txosten horiek, eta hark erabaki beharko du erabakia lotesle den.

Mena Egiptoko albiste agentziaren arabera, abuztuaren 3an kaleratuko dute behin betiko epaia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea