Itxi

2014/06/24

12:49

Mundua

Nigeria

Boko Haramek 91 lagun bahitu ditu, tartean emakumeak eta umeak

Erredakzioa

Islamaren aldeko sekta erradikalak 200 adingabe baino gehiago bahituta ditu apiriletik.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Boko Haram Islamaren aldeko sekta erradikalak gutxienez 91 lagun bahitu ditu Nigeria ipar-ekialdean, tartean 60 bat emakume eta ume. Apirilean, berriz, 200 neskato baino gehiago bahitu zituzten, eta bahituta dituzte oraindik.

Ostegunetik igandera bitartean hainbat eraso egin zituzten Borno estatuko udalerrietan, eta orduan bahitu zituzten, horren berri gaur zabaldu badute ere.

Damboa udalerrian izan da bahiketa, Maiduguritik, Borno eskualdeko hiriburutik, 150 kilometrora, Leadership egunkariak konfirmatu duenez.

Erasoetan lau lagun hil zituzten, ihes egiten saiatzean tirokatuta, bertako bozeramaile batek jakinarazi duenez. Gideon Jubrin Bornoko Poliziaren bozeramaileak esan du inork ez diela bahiketaren berri eman.

"Hezkuntza ez-islamikoa pekatua da", esan nahi du Boko Haramek hausa hizkuntzan, eta estatu islamiarra inposatu nahi du Nigerian (gehiengo musulmaneko herrialdea da eta kristauak dira hegoaldean).

Talde terroristak 12.000 lagun hil ditu eta beste 8.000 zauritu azken bost urteotan, Nigeriako agintarien arabera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;