Mundua -

Indarkeria Nigerian

Gutxienez 20 hildako Nigerian, Boko Haramen erasoetan

Herrialdeko ipar-ekialdeko bi elizari egin die eraso taldeak. Poliziak oldarraldiak egon direla baieztatu du, baina ez du biktima kopuru zehatzik eskaini nahi izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boko Haram talde terroristak Nigeria ipar-ekialdeko bi elizari egin die eraso meza orduan, gutxienez 20 hildako eraginez, tokiko hedabideek jakinarazi dutenez.

Kwada eta Kautikari herrietan izan dira erasoak, apirilean 200 neskato bahitu zituzten Chibok hiritik hamar kilometrora.

Nigeriako Poliziak bi oldarraldiak baieztatu ditu, eta Boko Haram jo du erruduntzat. Dena dela, ez du biktima kopuru zehatza eskaini nahi izan, Premiun Timesen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea