Mundua -

Europako Batzordea

EBn emakumeen ordezkaritza areagotzeko eskatuko diote Junckerri

Europar Batzordeko emakume komisarioek instituzioko presidenteari hurrengo batzordean gutxienez hamar emakume izendatzeko eskatuko diote.

Jean-Claude Juncker. EFE
Jean-Claude Juncker. EFE
Jean-Claude Juncker. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordean emakumeen ordezkaritza areagotzeko eskatuko diote emakumezko komisarioek gutun bidez instituzioko presidente izango den Jean-Claude Juncker luxenburgoarrari, Androulla Vassiliou Hezkuntza komisarioak adierazi duenez.

"Junckerrentzat gutun bat prestatzen ari gara Europako Batzordeko emakume guztiok, hurrengo Batzordean gutxienez hamar emakumezko izendatzeko eskatuz", azaldu du Vassiliouk.

Batzorde honen amaiera gertu da, eta arduratuta gaude, posible baita hurrengoan emakume gutxiago egotea", gehitu du.

Vassilioiuren ustez, Batzordean gutxienez hamar ordezkari emakumezkoak izatea datu positiboa izango litzateke.

Europako Batzordeko 2010-2014 legealdian, 27 agintarietatik 9 emakumezkoak izan ziren, Atzerri, Justizia, Barne, Agenda Digital, Hezkuntza, Ikerketa, Arrantza, Nazioarteko Lankidetza eta Klima sailetan.

Gizonezkoek hartu zituzten sailik garrantzitsuenak, Ekonomia, Lehiakortasuna eta Barne Merkatua, esaterako; guztira, 18 sail zuzendu zituzten, Jose Manuel Durao Barroso Batzordeko presidente portugaldarrarena barne.

Junckerrek asteazkenean Europako Ezker Batua (GUE/NGL) taldearekin bildu zenean adierazi zuen ez litzaiokeela gustatuko Europar Batzordea "gizonen kluba" bihurtzea.

Luxenburgoarrak gogorarazi zuen, ordea, "Gobernuek" proposatzen dituztela izenak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra