Mundua -

Argazki berriak

Fidel Castro berragertu da, Vladimir Putinen alboan

Errusiako presidentea Kuban dabil egunotan, eta Fidel Castrorekin eta Raul Castrorekin bilerak egin ditu.

Fidel Castro jendaurrean berragertu da. Argazkia: EiTB
Fidel Castro jendaurrean berragertu da. Argazkia: EiTB
Fidel Castro berragertu da, Vladimir Putinekin egindako bileran

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fidel Castro jendaurrean agertu da, hain zuzen ere, Vladimir Putin Errusiako presidentearen alboan, gaur zabaldu diren argazkien arabera.

Kubako iturri ofizialek adierazi dutenez, bi agintariek herrialdeen arteko "lotura historikoak" eta "hazten ari diren lotura ekonomiko eta komertzialak" gogoratu zituzten ostiralean egindako "anaitasunezko bileran". Halaber, "nazioarteko egoeraz" hitz egin zuten.

Tropiko eta tropiko azpiko herrialdeek elikagaiak ekoizteko dituzten "benetako aukerez" ere hitz egin zion Castrok (87 urte) Putini. Castroren iritziz, ezagutza praktikara eramatea eta teknologia erabiltzea dira klima aldaketak eta baliabide naturalen banaketa "bidegabeak" eragindako "mehatxuei" aurre egiteko "modu eraginkor bakarra".

Granma Kubako egunkariak jakinarazi duenez, Fidel Castroren eta Vladimir Putinen arteko bilera 11:30ean hasi zen eta Errusia RIA Novosti albiste agentzia ofizialaren arabera, berriz, ordu eta erdiko iraupena izan zuen. Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak ere bileran parte hartu zuen.

Fidel Castro oso gutxitan agertzen da jendaurrean 2006an agintea Raul anaiaren esku utzi zuenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea