Mundua -
Errusia
Bi pertsona atxilotu dituzte Moskun, metroko istripuaren harira
Trenbide ikuskari bat eta horren laguntzailea atxilotu dituzte, segurtasun araudia urratu izana egotzita.
Erredakzioa
Errusiako Poliziak Moskuko metroko bi teknikari atxilotu ditu, segurtasun araudia urratu izana egotzita, atzo metroan izandako istripuaren harira. Metroko tren bat errailetik irtenda, 22 pertsona hil eta 150 zauritu ziren.
Vladimir Markin Poliziaren bozeramaileak azaldu duenez, trenbide ikuskari bat eta horren laguntzailea atxilotu dituzte.
Horren esanetan, baliteke istripua giza akats baten ondorioz gertatu izana, trenak trenbide batetik estera aldatzeko mekanismoa aldatu zutenean lana oker egin zutela uste baitute.
"Lana ez zuten modu egokian egin: trenbide aldaketa egiteko mekanismoa hiru milimetroko kable batekin finkatu zuten, eta hautsi egin zen", zehaztu du. "Horrek eragin zuen trena errailetik irten, eta 22 pertsona hil eta 150 bidaiari baino gehiago zauritu izana", gaineratu du.