Mundua -
Mariam Yehya Ibrahim
Kristau bihurtzeagatik heriotzera zigortu zuten emakumea, Erroman
Kristautasunera aldatzeagatik Sudanen heriotza-zigorra jaso zuen emakumea atzo iritsi zen Italiara.
Erredakzioa
Mariam Yehya Ibrahim, kristautasunera aldatzeagatik Sudanen heriotza-zigorra jaso zuen emakumea, Erromara iritsi da, bi seme-alabekin eta Lapo Pistelli Italiako Atzerri idazkariarekin batera, La Repubblica egunkariak jakinarazi duenez.
Matteo Renzi lehen ministroak eta Federica Mogherini Atzerri ministroak hartu dute aireportuan.
Emakumezkoari heriotza-zigorra jarri zioten Sudanen, zortzi hilabeteko haurdun zegoenean, kristautasunera aldatu zelako, baina apelazio auzitegi batek baliogabe utzi zuen epaia, eta ekainaren 23an aske utzi zuten.
Ekainaren 26ra arte, AEBren enbaxadan egon zen babestuta, Khartum hiriburuan, senarrarekin (herrialde horretakoa da), eta atzo Italiarako bidea hartu zuen.