Mundua -

Tragedia

Uztaila, hilabete beltza abiazioarentzat

Istripurik larriena hilaren 17an izan zen, Malaysia Airlines konpainiako Boeing-777ak behea jo zuenean, Donetsken, 298 bidaiari zituela.

Ukraina ekialdean izandako istripuan hildako pertsonak daramatzan hegazkina. EFE
Aireko tragediak
Ukraina ekialdean izandako istripuan hildako pertsonak daramatzan hegazkina. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Air Algerie Aljeriako konpainiako hegazkin bat (119 pertsona zituen barruan) Uagadugu eta Aljer artean desagertu izana aireko ezbehar larrienetako bat da, aurten, uztailean bigarrena. Hilabete honetan 400 pertsona inguru hil dira hegazkin-istripuz.

Hilabetean gutxienez 368 pertsona hil dira (gaur desagertu direnak sartu gabe) hainbat hegazkin istriputan.

Istripurik larriena, Donetsken

Denetan istripurik larriena hilaren 17an izan zen, Malaysia Airlines konpainiako Boeing-777ak behea jo zuenean, Donetsken, 298 bidaiari zituela. Hiri hori Ukrainako Gobernuko indarren eta errusiazaleen arteko borrokaldien lekuko da.

Amsterdam eta Kuala Lumpur bidea egiten ari zen hegazkinak ustez lurreko misil baten ondorioz jo zuen behea, AEBetako inteligentzia zerbitzuen arabera. Halere, ezin izan dute erasoaren egilea zein izan den zehaztu.

Bidaiari gehienak (195) Holandakoak ziren, eta horietako batek AEBetako nazionalitatea ere bazuen.

Tragedia Taiwanen

Ostegun hau baino lehen izan den aireko azken istripua atzo gertatu zen. 48 pertsona hil ziren Taiwango uhartean, larrialdiko lurreratze batean, Magongeko aireportuan.

Hegazkinean 54 bidaiari (horietatik lau haurrak) eta tripulazioko lau kide zihoazen.

Beste istripu bat Kenian

Uztailean, hilaren 2an ere beste istripu bat gertatu zen: Lau pertsona hil ziren Fokker 50 hegazkin batek Nairobiko merkataritza-eraikin baten aurka jo ostean, Jomo Kenyatta Nazioarteko Aireportutik aireratu eta minutu gutxi barru.

Hiru egun pasatu ostean, Polonian behea jo zuen hegazkin istripuaren eragilea ezkerreko motorraren akatsa izan zen. Hamaika pertsona hil ziren bertan.

Mexiko

Uztailaren 7an, Mexikoko bi pilotu hil ziren hegazkin txiki batek mendi batean behea jota, Honduraseko Karibean.

Mexikon, hilaren 11n, bost pertsona hil ziren, hegazkin bat erorita, Veracruzeko estatuan, herrialdearen ekialdean.

Malaysian Airlines

Halaber, urte honetan zehar oroitu beharra dago martxoaren 8an izan zen istripu tragikoaz: Malaysian Airlines konpainiako Boeing 777-200a desagertu zen. Kuala Lumpurretik (Indosenia) Pekinera bidean zihoan.

13 nazionalitatetako 239 pertsona zihoazen hegazkinean, gehienak (153) txinatarrak. Radarrek posizioa galdu zuten, aireratu eta 7 ordura, Indiako ozeanoan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea