Mundua -

Libia

Gutxienez 38 pertsona hil dira Libian, milizien arteko istiluetan

Libiako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, gutxienez 97 pertsona hil eta 404 zauritu dira azken bi asteetan milizien arteko enfrentamenduetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 38 pertsona hil dira azken bi egunotan Libian, aurkako milizien artean Bengasi hirian izandako istiluetan.

Bengasi eta Al Merch ospitaleetako iturriek jakinarazi dutenez, hildakoen artean milizianoak eta zibilak daude. Atzo beste 10 pertsona hil ziren Bengasi ekialdeko Bu Atni gunean, "Saiga" Indar Berezietako gizon armatuen eta "Iraultzaileen Kontseilua" milizianoen artean izandako liskarretan.

Liskarren erdigunea Indar Berezien kuartel baten ingurunea da.

Indarkeria oldea hasi zenetik 50 pertsona inguru hil dira Bengasi hirian, WAL Libiako agentzia ofizialaren arabera.

Maiatzaz geroztik, talde armatuen arteko borrokek ez dute etenik, izan ere, Hafter generalak hiriko milizia islamistei gerra deklaratu zien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Libia gaur