Mundua -

Hegazkin istripua Malin

Altitudea galtzen hasi eta 3 minutu geroago lurra jo zuen hegazkinak

Swiftair konpainiako hegazkina 10.000 metroko altitude batetik "hiru minutu eskasetan" erori zela jakitera eman du Burkina Fasoko Krisi Kabinetearen buruzagiak.

Swiftair konpainiako hegazkinaren hondakinak Malin. Argazkia: EFE
Swiftair konpainiako hegazkinaren hondakinak Malin. Argazkia: EFE
Swiftair konpainiako hegazkinaren hondakinak Malin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malin, uztailaren 24an, ezbeharra izan zuen Swiftair konpainiako hegazkinak lurraren aurka oso azkar jo zuen, Gilbert Diendere jeneralak, Burkina Fasoko Krisi Kabinetearen buruzagiak jakitera eman duenez. Ekaitz baten erdian zegoenean, altitudea galtzen hasi eta "hiru minutu" geroago lurraren kontra jo zuen hegazkinak.

Frantziako arduradunek ez dute hipotesi bakar bat ere baztertu, baina istripuaren arrazoi nagusia eguraldi txarra izan zela uste dute. Ezbeharrean 118 pertsona hil ziren, MD-83 hegazkinak Gossi hiritik gertu lurraren aurka jo zuenean, Maliko iparraldean, Burkina Fasoko mugatik hurbil.

Hegazkina Uagaduguko aireportuan aireratu zen Aljeriara bidean, iragan ostegunean. Antza denez, eguraldi kaskarra zela eta ibilbidea aldatzeko baimena eskatu zuten hegazkineko pilotuek.

Ekaitza inguratzen saiatu ziren

Radarreko datuen arabera, hegazkina ekaitza inguratzen saiatu zen, baina hasierako ibilbidera itzuli behar izan zuen. Horrela, ekaitzaren erdian harrapatuta geratu zen.

Azken hartu-emana 10.000 metroko altitudean izan zuen hegazkinak, eta hiru minutu geroago lurraren aurka jo zuen, funtzionarioaren esanetan.

Frantziako adituak hegazkinaren bi kutxa beltzak aztertzen ari dira eta emaitzak datorren astean argitaratzea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea