Mundua -

AEB

Senatariak zelatatu zituela onartu eta barkamena eskatu du CIAk

CIAko langileen jarduera gainbegiratuko duen eta beharrezkoak diren neurriak aztertuko dituen  barne-batzorde bat abian jartzea agindu du Inteligentzia Agentziako presidenteak.

John Brennan CIAko presidenteak barkamena eskatu du
John Brennan CIAko presidenteak barkamena eskatu du
John Brennan CIAko presidenteak barkamena eskatu du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBtako Inteligentzia Agentzia Zentralak senatariak zelatatu izana onartu du gaur; hain zuzen, Senatuko Inteligentzia Batzordeko ikertzaileen ordenagailuak zelatatu zituela aitortu du CIAk,  Ipar  Amerikako hainbat espetxetan egindako galdeketa-teknikak ikertzen ari ziren bitartean.

Dean Boyd CIAko bozeramaileak ohar bat kaleratu du, espioitza onartuz. Idatzian jasotzen denez,  Inteligentzia Agentziak Zentralak 2009an onartutako konpromisoak urratu egin dituzte hainbat agentek "inkontzienteki".

Gertatutakoagatik  barkamena eskatu dio John Brennan CIAko zuzendariak Dianne Feinstein Senatuko Inteligentza Batzordeko presidente demokratari eta Saxby Chambliss Alderdi Errepublikarrak batzorde horretan duen ordezkari nagusiari. CIAko langileen jarduera gainbegiratuko duen eta beharrezkoak diren neurriak aztertuko dituen   barne-batzorde bat abian jartzea agindu du Brennanek.

Espioitzaren afera lehertu zenean, martxoan, Brennanek oso bestelako jarrera erakutsi zuen. Orduan, CIAko buruak goitik behera ukatu zituen salaketak eta, Inteligentzia Agentziaren jarduna zalantzan jarri zuten ikerketzaileei damutuko zirela ohartarazi zien.

Gaur barkamena eskatu arren,  Brennanek argi utzi nahi izan du, oraingoz, Justizia Departamentuak ez duela espiotzagatik prozedura judiziala abian jarriko lukeen froga nahikorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Espioitza Politikoa