Mundua -

200 bidaiari baino gehiago

Ferryan zihoazen 120 bidaiariren bila jarraitzen dute Bangladeshen

Bertoko agintarien arabera, baliteke desagertuetako batzuk ertzeraino igeri egiten heldu izana; "ez du esan nahi denak hilda daudenik", esan dute.

Bidaiarien senideak zain, bilaketa taldeak lanean ari diren bitartean. Argazkia: Efe
Bidaiarien senideak zain, bilaketa taldeak lanean ari diren bitartean. Argazkia: Efe
Bidaiarien senideak zain, bilaketa taldeak lanean ari diren bitartean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bangladeshko erreskate taldeak astelehenean 200 lagun baino gehiagorekin hondoratutako ferryan zihoazen 120 bidaiariaren bila ari dira. Bertoko agintariek baieztatu egin dute bi emakume hil direla, ospitalera eraan eta gero.

Itsasontzia hondoratu zenetik (85 lagunentzako lekua zuen) erreskate taldeek 100 bat bidaiari topatu dituzte bizirik. Ontziak Padma ibaian izan zuen istripua, Daca Bangladeshko hiriburutik 30 bat kilometrora, hego ekialdera.

Agintarien arabera, baliteke desagertuetako batzuk ertzeraino igeri egiten heldu izana. Mohamad Saiful Hasan Badal Munshiganj distrituko bigarren komisarioak gogorarazi duenez, 120 pertsonak aurkitu gabe jarraitzen badute ere, "ez du esan nahi hilik daudenik".

Shajahan Jan Bangladeshko Nabegazio ministroak itsasontziaren jabea atxilotzeko agindua eman du, behar beste baino pertsona gehiago eramateagatik eta beharrezko baimenak izan gabe jarduteagatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea