Mundua -

La Habana

Kolonbian bake prozesua irtenbide bakarra dela uste dute biktimek

Bake elkarrizketetan parte hartu duten 12 biktimek esan dutenez, ez dira "biktima guztien ordezkari" eta "adierazpen eta pentsamendu askatasun osoz" parte hartu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako gatazkako zenbait biktimak La Habanan egiten ari diren elkarrizketetan parte hartzen ari dira, eta ziur agertu dira bake prozesua indarkeria eteteko eta nazioaren adiskidetza lortzeko bide bakarra dela.

Lehen taldea osatu duten 12 biktimek esan dutenez, "saminak elkartuta" daude, biktima zein egin zituen gorabehera, eta gainerako biktimei "bat egiteko" deia luzatu diete.

FARCeko bost biktimak, Estatuko lauk, paramilitareetako bik eta zenbait talde armaturen biktima batek osatu dute taldea. Gobernuaren eta FARCen ordezkaritzekin aurrez aurre, "elkarrenganako errespetu osoz", bildu eta gero, prentsaurrekoan agertu dira.

Bake elkarrizketetan parte hartu duen 12 biktimez osatutako taldeak esan duenez, ez dituztela "biktima guztien ordezkari" eta "adierazpen eta pentsamendu askatasun osoz" parte hartu dute, eta ziur agertu dira bakearen alde ekarpena egin dutela, egindako testigantza eta proposamenekin.

Halaber, bidea itxaropentsua dela zabalduko dute Kolonbiara heltzen direnean.

"Gaur egiarekiko konpromisoa bakearen oinarri gisa partekatu dugu", esan dute biktimek adierazpen baten bidez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea