Mundua -

Larrialdiko 3. maila

NBEk larrialdi mailarik altuena ezarri du lehenengoz lau herrialdetan

Historian lehen aldiz, larrialdi humanitario mailarik altuena ezarri dute Iraken, Hego Sudanen, Sirian eta Errepublika Zentroafrikarrean. Bozeramale baten arabera, "irtenbide bakarra politikoa da".

Sirian egindako manifestazioetako baten irudia. Efe
Sirian egindako manifestazioetako baten irudia. Efe
Sirian egindako manifestazioetako baten irudia. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak, historian lehen aldiz, larrialdi humanitario mailarik altuena ezarri du, alegia, 3. maila, nazioarteko lau herrialdetan (Irak, Hego Sudanen, Sirian eta Errepublika Zentroafrikarrean), Irakeko egoera aurreko asteazkenean mailarik altuenera igo eta gero, Foreign Policy aldizkariak jaso duenez.

"Ez dut neurri horretako krisirik sekula ikusi", esan du Noah Gorrschalk AEBko Oxfam erakundeko politika humanitarioen kontseilariak.

Gainera, "nazioartea historiako unerik larrienetarikoan dago, zenbait krisialdi humanitario daudelako momentu berean, eta denak gizakiak eragindakoak", esan du. Nahiz eta krisiek ondorio humanitarioak dituzten, "irtenbide bakarra politikoa da", ziurtatu duenez.

3. maila, NBEk ezartzen duen altuena, NBEren erakunde humanitario nagusien ordezkariek eta bestelako erakunde nabarmenek osatutako batzorde batek ezartzen du.

Larrialdi egoerak zenbait helburu ditu, esaterako, krisi bat neurri, tamaina eta konplexutasun handi batera heltzen denean, nazioarteak baliabideak lehenestea. Gainera, gatazka horiek beharko duten finantzaketa ere aurreikusten du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
NBE bideoak