Mundua -
Sant Louisen
AEBko Poliziak beste gazte beltz bat hil du, 'lapurretan ari zela'
23 urteko gazteak labanaz mehatxu egin ziela adierazi dute agenteek. Berriro ere indarra neurri gabe erabiltzea leporatu diote Poliziari.
Erredakzioa
AEBko Poliziak 23 urteko gizonezko beltz bat hil du Sant Louisen, ustez lapurretan ari zela. Berriro ere indarra neurri gabe erabiltzea leporatu diote Poliziari. Ferguson hirian, orain dela hamar egun, beste gazte beltz bat hil zuten, eta azken egunetan protestak izan dira, hilketa hori salatzeko.
Poliziaren arabera, gaztea jangarrien denda batean lapurtzen saiatu da, aizto batekin, eta agente batek aiztoa uzteko eskatu dionean, gazteak eraso egin dio eta agenteak tiro egin dio.
Sant Louiseko Polizia Departamentuko bozeramaileak, Sam Dotsonek, zehaztu duenez, gertakaria ikertzen dira. Dotsonen arabera, gertaera jazo aurretik gaztea noraezean ikusi zuten. Sant Louis Fergusonetik sei kilometrora dago.