Mundua -

2017ko hauteskundeei begira

Alain Juppe UMPko primarioetara aurkeztuko da

2017. urtean egingo dituzte hauteskundeak Frantzian, baina Jacques Chiracen lehen ministroa izandakoak dagoeneko iragarri du UMPren primarioetara aurkeztuko dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alain Juppe Frantziako lehen ministro ohiak UMP alderdi eskuindarreko primarioetara aurkeztuko dela iragarri du, Frantziako Presidentetzarako hurrengo hauteskundeei begira.

2017. urtean egingo dituzte hauteskundeak Frantzian, baina Jacques Chiracen lehen ministroa izandakoak dagoeneko iragarri du UMPren primarioetara aurkeztuko dela, bere blogean argitaratutako artikulu batean. "Konfiantza berpizteko" proiektua martxan jarri nahi duela azpimarratu du testu horretan Bordeleko alkateak.

Artikulu horretan ere Errusia eta Ukrainaren arteko gatazka edota Ekialde Hurbilak bizi duen egoera ditu hizpide. "Frantzia eta Europa ezin dira gatazka horien aurrean ikusle soilak izan", esan du.

"Testuinguru honetan, Frantzia indartsu bat behar dugu eta, zoritxarrez, egoera ez da hori", gaineratu du. Bestalde, François Hollande presidenteak eta horren Gobernuak frantziarren konfiantza galdu dutela azpimarratu du Juppek.

Jean-Pierre Raffarin eta François Fillon Frantziako beste lehen ministroekin batera "etxea batzeko" lanean ari dela azaldu du Juppek, eta, zehazki, azaroaren amaieran edo abenduaren hasieran UMPko presidente berria aukeratzeko biltzarra antolatzen ari direla nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia bideoak