Mundua -
Lana bilatzen ez duten etorkinak sei hilabetetan botako ditu Alemaniak
Alemaniak bertan bizitzeko mugak ezarriko dizkie Europar Batasuneko beste herrialdeetatik doazen etorkinei: gehienez ere sei hilabetez bizi ahal izango dira Alemanian.
Erredakzioa
Alemaniak bertan bizitzeko mugak ezarriko dizkie Europar Batasuneko beste herrialdeetatik doazen etorkinei: gehienez ere sei hilabetez bizi ahal izango dira Alemanian. Hortik aurrera, lanik ez badute edo lanerako aukera ezin badute frogatu, Alemaniatik joan egin beharko dute.
Lege-asmoa atzo aurkeztu zuten Barne ministroak eta Gizarte gaietarakoak, eta datorren urtean sartuko da indarrean.
Europar Batasunean herritarrek libre mugitzeko eta bizitzeko duten eskubidearekin talka egiteko aukera ukatu du Alemaniako Gobernuak dagoeneko.
Bereziki Errumania eta Bulgariako etorkinak daude Alemaniako Gobernuaren jo-puntuan: aurtengo urtarrilean, Alemanian bizitzeko ateak zabaldu zaizkienetik asko hazi delako bi herrialde horietako etorkin kopurua
80 miloi biztanle ditu Alemanian eta horietatik ia zortzi milioi etorkinak dira.
Merkelen Gobernuaren iritziz, etorkin batzuek abusatu egiten dute Alemaniak eskaintzen dizkien gizarte laguntzetaz. Lege berriarekin, lana topatzeko helburua ez duen etorkina kanporatua izango litzateke urte erdia pasatakoan.