Mundua -

NATOren bilera

NATOk munduko erantzun azkarreko indar berezia sortzea baimendu du

Babes kolektiboa sendotzeko eta munduko edozein tokitan bi eta bost eguneko tartean berehalako indar armatuen esku-hartzea ahalbidetzeko sortu da.

Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak. Argazkia: EFE
Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusia
Erantzun azkarreko indarra osatuko dute

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATOko herrialdeek ostiral honetan erantzun azkarreko indar berezia sortzeko plana (RAP, ingelesezko siglak) onartu dute ostiral honetan babes kolektioboa sendotzeko eta munduko edozein tokitan berehalako indar armatuen esku-hartzea ahalibidetzeko.

Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak baimen horren berri eman du ostiral honetan egunotan Newport-en, Galesen egiten ari diren bileran, eta "elkartasunaren eta zehaztapenaren erakustaldia" dela nabarmendu du.

"Segurtasunari dagokionez ez datorkigun aurretik: Errusia Ukrainia erasotzen ari da eta Ekialde Ertainean eta Afrika Iparraldean ezegonkortasuna da nagusi. Momentu latz hauetan, NATOk bera eta bere aliantzak defendatzeko prest egon behar du", gaineratu du Rasmussenek.

Erantzun azkarreko indar berezi honen kuartel nagusiak Europako Ekialdean izango duela egoitza azpimarratu du eta herrialde horietan Aliantza Atlantikoak “presentzia eta jarduera jarraia” mantenduko duela gaineratu du.

Prentsaurrekoan Rasmussenek berehalako indar militar horien inguruko xehetasunak oraindik zehaztu gabe daudela esan du.

Bestalde, Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak ostiral honetan baieztatu du Estau Islamiarraren talde yihadista "NATOrentzat mehatxu bat dela" eta honi aurre egiteko koalizio zabal bat lortuko dela uste du.

David Cameronek aurreratu duenez, esku-dirutan 3.500 eurorekin lagunduko duela etorkizuneko berehalako indar militarraren plana hori.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
NATO albisteak