Gainera, herrialdean dagoen tentsioa baretzen ez laguntzea egotzi dio Moskuri. Obamak, bestalde, Iraken aire-erasoak eta jaurtiketak baimendu dituela eman du jakitera.
NATOko 28 herrialdeek Ukrainari 15 milioi euro ematea adostu dute, segurtasun indarrekin zerikusia duten erreformak egiteko, NATOren idazkari nagusiak jakitera eman duenez. Gainera, herrialdean dagoen tentsioa baretzen ez laguntzea egotzi dio Moskuri.
“Errusiak bakearen aldeko pauso bakar bat bera ere ez du eman”, esan du Errusiari "bakearen bidea" har dezan mezua igorri dio, eta, Ukrainia, berriz, 15 milioi euroko laguntza emango diela esan du.
Poroshenko baikor agertu da
Poroshenko presidentea, bestalde, bihar duen bilerarekin “nahiko baikor” azaldu da, izan ere, baliteke bi bandoen aldetik berehalako eten bat adieraztea.
Gainera Estatuko buruen eta NATOko Gobernuaren aldetik izan du babes “handia” eskertu du.
NATOk jihadistak geldiarazi nahi ditu
Nazioarteak Estatu Islamikoko jihadistak "geldiarazteko betebeharra dauka", Anders Fogh Rasmussen NATOren idazkari nagusiak ostegun honetan azpimarratu duenez.
"Nazioarteak bere osotasunean Estatu Islamikoa geldiarazteko betebeharra dauka", adierazi du Rasmussenek kazetarien aurrean NATOren bi eguneko goi-bilera hasi baino lehen.
"Irakeko Gobernuak ez du oraingoz laguntzarik eskatu, baina eskaera egingo balu ziur nago NATOren aliatuek eskaera hori seriotasunez aztertuko luketela", gaineratu du.
Obamak, bestalde, Irakera aire-jaurtiketak baimedu dituela jakinarazi du, jihadista sunien erasoei aurre egiteko.