Mundua -
Elkarrizketa Radio Euskadin
McLeish: 'Federalismoa nahitaezkoa da Erresuma Batuan'
Eskoziako ministro nagusi ohia independentziaren kontra agertu da, baina Erresuma Batu federalaren alde dago, "motor berri gisa lau nazioak" izango dituena.
Manu Gimenez | eitb.eus
Henry McLeish Eskoziako ministro nagusi ohia bere herrialdearen independentziaren kontra agertu da, baina federalismoaren alde, "nahitaezkoa baita federalismoa Erresuma Batuan", "motor berri gisa lau nazioak (irlandarra, galesa, ingelesa eta eskoziarra)" izango dituena.
Buruzagi laborista ohiak bere alderdiak Eskozian egin duen oposizioa kritikatu du; izan ere, "ezetzaren defentsa ahula hauspoa izan da baietzaren aldekoentzat".
Hala eta guztiz ere, Alex Salmond Eskoziako lehen ministro nagusiaz hau esan du: "Buruzagi handia da, errespetu handia diote. Bazterrean zegoen alderdi bat hartu zuen 2007an, eta orain gehiengoa du". Gainera, buruzagi independentistak "publikoarekin konektatzea" lortu duela, eta laboristek ez, azpimarratu du.
David Cameron lehen ministro britainiarrari dagokionez, McLeishek uste du 2012an erreferenduma onartzean egindako "kalkulu oportunista" baten biktima dela, orduan independentziaren aldekoak % 30era ere iristen ez baitziren, eta orain "berdinduta" daude kontrakoekin.