Mundua -

Gerra krimenak

Radovan Karadzicen aurkako epaiketa, azken txanpan

Fiskaltzak azken alegatuak egin ditu Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian, epaiketaren azken fasean. Akusatuari biziarteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du fiskalak.

Srebrenica (Bosnia). Artxiboko irudia: EFE
Srebrenica (Bosnia). Artxiboko irudia: EFE
Srebrenica (Bosnia). Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radovan Karadzic Serbiako buruzagi ohiaren kontrako epaiketaren azken fasea Fiskaltzaren azken alegatuekin hasi da gaur, Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian. Akusatuari biziarteko espetxe-zigorra ezartzea eskatuko du fiskalak gerra eta gizateriaren aurkako krimenengatik.

"Musulmanen kontrako eraso zuzena nahita egin zutela esan dezakegu gaur", ziurtatu du Alan Tieger fiskalak.

Frogek akusatuaren "genozidio borondatea agerian" utzi dutela uste du fiskalak. "Bosniako eta Kroaziako komunitateen txikizioa" helburu zuela azaldu du Tiegerrek. "Garbiketa etnikoa egiteko saiakera" bat izan zela azpimarratu du fiskalak.

Bestalde, Ratko Mladic buruzagi militar ohia Srebrenicako sarraskiaren erruduna dela frogatzen saiatu da Karadzic epaiketan.

Bosniako gerrako gertakarien deskribapena begitarte serioarekin entzun du Karadzicek epaiketan.

Asteazkenean, Karadzicen txanda

Fiskaltzak bere argudioak azaldu eta gero, Karadzicek asteazkenean agerraldia egitea espero da; izan ere, defentsak berak eramatea erabaki zuen.

Ondoren, Zigor Auzitegiko epaileek sententzia erabaki beharko dute. Eztabaidatzen hilabeteak eman ditzakete.

Bosniako gerran (1992-1995), gerra eta gizateriaren kontrako krimenak egitea leporatzen diote Karadzici, Srebrenicako sarraskia esaterako. 8.000 gizon musulman hil zituzten sarraskian. Era berean, Sarajevoko setioan 12.000 zibil hil zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Europako herrialdei buruzko albisteak Epaiketak bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Nazioarteko Zigor Auzitegia hoy Giza eskubideak gaur