Publizitatea
Itxi

2014/10/02

09:56

Mundua

Europako Batzordea

Cañeteren interesak zalantzan jarri dituzte Europako sozialistek

Erredakzioa

Bere familiak petrolioaren industrian dituen interesei buruz azalpen gehiago ematea eskatu diote.

1:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Europako Parlamentuko talde sozialistak azalpen gehiago eskatu dizkio Miguel Arias Cañeteri, Europako Batzordeko Energia eta Klima Aldaketarako komisario izateko baldintzak betetzen ote dituen egiaztatzeko.

Azken asteetan polemika handia piztu da, Cañetek akzioak baitzituen petrolioaren sektoreko hainbat industriatan.

Cañetek akzioak saldu baditu ere, sozialistek hainbat kontu argitu ditzan nahi dute.

"Ez du azalpen nahikorik eman bere familiak petrolioaren industrian dituen interesei buruz", azaldu du Kathleen Van Brempt talde sozialistako presidenteordeak, agiri batean.

"Zoritxarrez, Cañeteren azalpenek ez dute asko argitu: hirutan baztertu du bere koinatuak petrolio konpainia batean dituen akzioei buruz egin dizkiogun galderei erantzutea", salatu du.

Bestalde, Matthias Groote talde sozialistaren Klima eta Ingurumen bozeramaileak ere egin du Cañeteren aurka, eta Espainiako Gobernuan ministro zenean "orain defendatzen dituen neurriak" ez zituela ezarri ohartarazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena