Publizitatea
Itxi

2014/09/10

12:52

Politika

Europako Batzordea

Cañete Energia eta Klimaren aldeko Ekintzako komisario izango da

Erredakzioa

Gainerako 27 komisarioen kasuan bezalaxe, Europako Parlamentuak onartu beharko du izendapena irailaren 29an eta urriaren 3an egingo diren bozketetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Miguel Arias Cañete Espainiako Nekazaritza ministro ohia Energia eta Klimaren aldeko Ekintzako komisario izango da Europako Batzorde berrian, erakundeak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.

Gainerako 27 komisarioen kasuan bezalaxe, Europako Parlamentuak onartu beharko du izendapena irailaren 29an eta urriaren 3an egingo diren bozketetan.

Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak Espainiako ordezkariari eman dio, beraz, 2014-2019 agintaldirako Gunther Oettinger alemaniarrak eta Connie Hedegaard danimarkarraren esku zegoen ardura.

64 urteko Europako Alderdi Popularreko kidea aurreko ostegunean bildu zen Junckerrekin, eta Espainiari ardura "garrantzitsua" zegokiola helarazi zion.

Europako Batzorde berria

Jean Claude Juncker buru izango duen Europako Batzorde berrian zazpi presidenteorde daude, eta lehenengo presidenteordea Frans Timmermans holandarra izango da, eta bere esku egongo da "Erregulazio Hobea, Harreman Instituzionalak, Legaltasuna eta Oinarrizko Eskubideen Gutuna" izeneko sailaren ardura.

Gainerako sei presidenteetatik hiru emakumezkoak dira. Hauexek dira presidenteordeak: Federica Mogherini EBren goi ordezkaria, Kristalina Georgieva Aurrekontu eta Giza Baliabideetako arduraduna, Andrus Masip Merkatu Digital Bakarrekoa, Alenka Bratusek Energia Batasunekoa, Valdis Dombrovskis Elkarrizketa Sozial eta Eurokoa, eta Jyrki Katainen Enplegu, Hazkunde, Inbertsio eta Leihakortasunekoa.

Pierre Moscovici Frantziako Finantza ministro ohia Ekonomia eta Finantza Gaien, Zergen eta Aduanen arduradun izango da, Olli Rehnen ordez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena