Mundua -
Eskozia
Bi aste barru zehaztuko du Londresek transferentzien prozesua
Eskoziari eskuduntza fiskalak itzuliko dizkiotela azaldu du George Osborne Finantza ministroak.
erredakzioa
Erresuma Batuko Gobernuak "bi asteren buruan" zehaztuko du Eskoziari eskuduntza fiskalak itzultzeko prozesua, George Osborne Finantza ministroak jakinarazi duenez.
Horren esanetan, Londres beste hainbat arlotako eskuduntzak ere ematea aztertzen ari da, etxebizitza eta udal zergak, kasu.
Irailaren 18ko erreferenduma egin baino lehen, Erresuma Batuko hiru alderdi nagusiek (kontserbadoreak, laboristak eta liberalak) Eskoziari botere gehiago ematea promestu zuten, baldin eta eskoziarrek independentzia errefusatzen bazuten.
Azkenean, eskoziarren % 55ek Erresuma Batuan jarraitzearen alde bozkatu zuten, eta % 45ek independentziaren alde.
Besteak beste, zerga politika eta zerbitzu publikoen kudeaketa transferitzea promestu zuten Erresuma Batuko alderdi nagusiek.